19/9/26

HERNANI | 2 | Lehenengo ideiak

Esku hartzeak
Bi esku hartze nagusi proposatzen ditugu bi puntu ezberdinetan trenbidearen bi aldeak konektatzen modu ezberdinetan.

Alde batetik, Karabel auzoaren parean trenbidearen azpialdea hustea eta espazio publiko jarraia sortzea. Modu honetan, orain dagoen pasu estu desatsegin eta iluna ezabatzen dugu eta honen ordez, espazio zabal argitu eta atseginago bat sortuz.

Beste alde batetik, malda handiagoa den tokian trenbide gainetik pasatuko den estalkia. Estalkiaren beste aldean arrapala batzuekin malda jaitsiz. Esku hartze honek, Portu auzoa konektatzeko balio du eta aldi berean Karaber auzoa beste norabide batetik lotuta geratzen da baita.

Horretaz aparte, parkean baitan zenbait interbentzio egitea beharrezkoa da, baratza urbanoak eta aisialdi gune ezberdinak sortuz, adibidez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina