19/9/26

HERNANI | 1 | Erreferentziak

Proiektua
Eragin eremua Hernaniko alde zaharraren eta trenbidearen artean kokatzen den parkea da. Gaur egun, parke honetan orube pribatu asko daude eta publikoa den zatia tren geltokira joateko bakarrik erabiltzen da. Gainera, igogailuaren erabilerarekin, jende gehiena ez du parke igarotzen ezta, espazio hila bilakatuz. Horretaz aparte, trenbidearen beste aldean dauden auzoak (Portu eta Karabel) ez dute inolako lotura herriarekin. Trenbideak sortzen duen muga gainditzeko bideak ilunak eta deserosoak dira, herriaren puntu beltz indartsuak. Nahiko arazo ez bagenitu, oraindik maldaren arazoa baita oso esanguratsua da. Alde zaharraren eta trenbidearen arteko altuera ezberdintasuna oso handia da eta malda oso potentearekin. Maldan dagoen parkea ez da kasi erabiltzen, han egindako azpiegiturak zahartuta eta degradatuak daude.Eremu honen garrantzia izugarria da, eragina herri osoan egiten baitu. Trenbidearen bi aldeak ondo konektatuz eta parkean interbentzio minimo batzuk eginez, auzokideek modu guztiz ezberdin batean garatu dezakete bizitza.

Erreferentziak
Gure kasu honetan lagungarri izan daiteke erreferentzia batzuk bildu ditugu.


Lehenengo erreferentzia Granadako Alcazabako harresia berreskuratzeko proiektua da. Orografiaren ezaugarriengatik eta proiektuaren bitartez lortzen diren zeharkako helburuengatik inetesgarria da. Kota ezberdinak gainditzeko terraza sistema bat erabiltzen du espazio publikoa lortuz. Harresian zehar bi aldeak konektatzen ditu zenbait puntutan zerbitzu publikoak txertatuz.

Bigarren erreferentzia gure kasuarekin erlazio askoz estuagoa du, Bartzelonako Sants lorategiak dira. Proiektu hau herri erditik pasatzen duen trenbidea estaltzen du eta goialdean espazio publikoa sortzen du parke edo lorategi funtziorekin. Eta trenbidea, normalean muga eta toki deseroso bat izaten dena toki erakargarri batean bilakatzen da.


Hirugarren erreferentzia Valparaisoko El Boldo parkea da. Parkeren malda oso handia da, eta modu oso interesgarrian lortzen da maldan zehar bideak eta egoteko guneak banatzea.


Azkenik, gertuago dugun eta gure proiektuarekin nahiko antzekoa den kasu bat daukagu, Getxoko Ereaga eta Algorta arteko lotura. Baita bi espazioen arteko lotura moduan funtzionatzen duen maldadun parkea da. Kasu honetan maldari lotuta doan igogailua erabiltzen da, eta maldan zehar oso astiro igotzen duen zeharkako arrapala baita. Bidea oso atsegina da eta jendeak pilo bat erabiltzen duen bidea da hau.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina